Estreinaldia, "Aldana 1980. Isiltasun eztanda"
Alonsotegik Aldana tabernako biktimak gogoratu ditu. Lore-eskaintzaren ostean, 'Aldana 1980. Isiltasun eztanda' dokumentala estreinatu zen urtarrilaren 18an, "egia ezagutzeko eta inpunitateari aurre egiteko lana", hain zuzen ere.
Iñigo Urkullu lehendakaria 1980ko atentatu terroristaren lau biktima alonsotegiarrei egindako lore-eskaintzan izan zen; baita atentatuari buruzko 'Aldana 1980. Isiltasun Eztanda' dokumentalaren estreinaldian ere.
Alonsotegiko San Bartolome elizan egin zen ekitaldia, eta bertan izan ziren biktimen senitartekoak halaber. Udalbatzako kideekin batera, haietako bakoitzak lore bana utzi zuen harresian. Aintzane Ezenarro Memoriaren Institutuaren zuzendaria ere bertara gerturatu zen.
Estreinatu berri den dokumentalak 40 lekukotza jaso ditu; besteak beste, nabarmentzekoak dira parte hartu duten 80. hamarkadako pertsona garrantzitsuak, esaterako, Carlos Garaikoetxea, Xabier Arzallus eta Txema Montero. Horrez gain, biktimen senideen eta lekukoen hitzak bildu ditu dokumentalak: Iñigo Urkullu lehendakariarenak, kasu, bera ere alonsotegiarra den heinean. Bertan parte hartu du ere Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.